Ezaugarriak eta egitura direla eta, hondakin hauek ezin dira birziklatu zuzenean.
Saia zaitez ez nahasten birziklagarriak diren hondakinekin.
Hiri hondakinen kudeaketa txarra hainbat kalteren eragileetako bat da: klimaren aldaketa, itsasoen, ibaien eta akuiferoen kutsadura, desertifikazioa eta ingurumenaren beste arazo batzuk.
Gaur egun berrerabili edo birzikla daitezkeen hondakin asko botatzen dira hondakinak kudeatzeko instalazioetara. Hona 2013ko datu batzuk:
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetara iristen diren hondakinen %40 janari eta sukalde hondarrak dira.
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetara iristen diren hondakinen %15 papera eta kartoia dira.
- Hondakinak kudeatzeko instalazioetara iristen diren hondakinen %12 ontzi arinak dira.
Euskadin hondakinen %60 errefusak dira; hondakin horietako asko berrerabiltzeko eta birziklatzeko modukoak izaten dira.
Hondakinak kudeatzeko instalazioetara eramaten diren hondakinen ehunekoa murriztu eta berrerabiltzen edo birziklatzen direnena handitzeak hondakinek ingurumenean daukaten eragina txikitzen du eta gaur egungo mundua eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna hobetzen du.
Errefusen edukiontzia 650 unidades
Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen