Hondakinen katalogoko pilak eta bateriak dira.
Pilak eta bateriak ezin dira bota errefusen edukiontzira. Hondakin hauek toki askotan biltzen dira: supermerkatuak, etxetresna elektrikoen dendak, eta abar.
Pilen eta baterien arazo nagusia kontrolik gabe ezabatzea eta osagaien metalak (merkurioa, kadmioa eta beruna) askatzea da, oso arriskutsuak baitira osasunerako eta ingurumenerako.
- Merkuriozko pila batek 600.000 litro ur kutsa ditzake.
Pila eta bateria hondakin gutxiago sortzeko modurik hoberena gutxiago kontsumitzea da. Gutxiago kontsumitzeko aukeretako bat da behin eta berriz kargatu daitezkeen pilak erabiltzea; garestiagoak direnez, hasieran gastua handiagoa da, baina luze gabe merkeago gertatzen dira, aldi batez ez baita erosi behar pila berririk.
Birziklatzeari esker osagaien %75etik gora (zinka eta beste metal batzuk) berriz erabiltzen dira pila eta bateria berriak egiteko.
Pilen eta baterien bilketa selektiboari esker hondakinak kudeatzeko instalazioetako hondakin eta metal astunen (merkurioa, kadmioa eta beruna) bolumena murrizten da eta horrela lurra eta lurpeko urak kutsatzea saihesten da.
Garbigunea
Pilas 388 unidades
Denda
Garbigune mugikorra
Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen