Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Pintura-aerosola (ontzia hutsik)

 NON UTZI

Garbigune mugikorra Garbigunea

Informazioa

Katalogoan honela agertzen dira hondakin hauek: pintura, disolbatzaile eta bernizen ontziak.

Garrantzitsua

Edozein jarduera ekonomikoa sortutako disolbatzaile eta bernizen ontzi hondakinak dagokion arauren arabera kudeatu behar dira.

Honelako hondakinak ezin dira bota errefusen edukiontzietara, tratamendu berezia eman behar zaie eta. beraz, berariazko bilketa guneetan utzi behar dira (web-a adierazten dituen garbiguneetan, esaterako).

Arriskuak eta inpaktuak

Hondakin hauen arriskurik handiena ontziaren edukia da; adibidez, pintura, berniz, esmalte eta antzekoen ontziek pigmentu eta disolbatzaile oso arriskutsuak dauzkate. Horregatik, hoberena ur pinturak erabiltzea da: ez dute disolbatzailerik eta ez dira gainerako pinturak bezain toxikoak.

Pintura eta disolbatzaile ontziak naturan edo hondakinak kudeatzeko instalazio egokietan uzten ez badira, haien substantzia arriskutsuek kalte larriak egin ditzakete lurzoruetan, ibaietan eta akuiferoetan.

Hondakin hauek ingurumenean ere badute eragina. Plastikozko ontziak desegiteko 100 eta 1.000 urte inguru behar dira eta latak desegiteko 10 urte. Urtero 8 milioi tona plastikozko ontzi botatzen dira itsasora; hori 34 Eiffel dorreren pisua da. Luze irauten dutenez eta asko kontsumitzen direnez gero, urtean baino urtean plastiko gehiago pilatzen da itsasoan, eta ondorioz geroz eta animalia eta landare gehiago hitzen dira (hainbat modutara: katigatuta, itota, desnutrizioa, intoxikazioa).

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hauek bilketa selektiboaren bidez jaso eta baimendutako kudeatzaileek kudeatuz gero, ontzien osagai arriskutsuak erauz daitezke eta gainerakoak produktu berriak egiteko erabili; adibideak:
- Ontzi metalikoez bidoiak eta kotxe egiturak egin daitezke, besteak beste.
- Plastikozko ontziez arropak, ontzi berriak, plastikozko poltsak, altzariak, hodiak eta edukiontziak egin daitezke, besteak beste.

Non utzi

Garbigune mugikorra

Garbigunea

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen