Katalogoaren arabera disko optikoak dira (bi formatu: CDa eta DVDa).
CDak eta DVDak ez dira utzi behar ontzi arinen edukiontzietan, ez errefusenetan, ez garbigunetako plastikoen edukiontzietan.
CDak eta DVDak ondo kudeatzen ez badira, alferrik galtzen dira gauza berriak egiteko erabil daitezkeen gaiak.
Euskarri digital hauen pisuaren %99 polikarbonatoa da; berreskuratuz gero, gai horrek balio tekniko handia dauka eta hainbat gauzatarako erabil daiteke industrian, batez ere automobilgintzan.
CD eta DVD zaharrak eta erabilezinak beste era batera ere aprobetxatu daitezke, beste gauza batzuk erabili, hain zuzen: erlojuak, ispiluak eta are aulkiak ere.
Garbigunea
Garbigune mugikorra
Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen