Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Pizgailua

 NON UTZI

Garbigunea

Informazioa

Hondakin korrosiboak, eztandagarriak, sukoi edo kaltegarriak dira, eta horregatik arriskutsutzat jotzen dira gizakion osasunerako, baliabide naturaletarako edo ingurumenerako.

Garrantzitsua

Edozein jarduera ekonomikok sortutako hondakin arriskutsuak dagokien arauen arabera kudeatu behar dira.

Honelako hondakinak ezin dira bota errefusen edukiontzietara, tratamendu berezia eman behar zaie eta. beraz, berariazko bilketa guneetan utzi behar dira (web-a adierazten dituen garbiguneetan, esaterako).

Arriskuak eta inpaktuak

Hondakin arriskutsuak lotuta daude gizakion eta animalien osasun arazo batzuekin: minbizia; bihotzaren eta arnas sistemaren arazoak; aldaketa metabolikoak eta hormonalak; arazoak nerbio sistema zentralean, sistema immunologikoan eta ugaltze sisteman; azaleko gaitzak; kalteak gibelean.

Hondakin arriskutsuek ingurumenean ere badaukate eragina; esaterako, hondarrak dauden ontziak, hots, dena amaituta ez dutenak, hondakinak kudeatzeko instalazio ez egokietarabotatzen badira, lixibatuen arriskua handitu daiteke (OEK handitzen da); naturan botatzen badira, lurzoruak eta akuiferoak ere kutsa ditzakete.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hauen kudeaketa egokiak epe motzean, ertainean edo luzean gizakion osasunean eta ingurumenean hondamendia gertatzea eragozten du.

Hondakin kudeatzaile batzuek ekimenak abiatu dituzte hondakin arriskutsuak aprobetxatu eta azpiproduktuak egiteko; adibidez:
- Aerosoletatik, erregai moduan erabiltzen diren gasak ateratzen dira.
- Pintura hondarrak dituzten ontziak garbitu egiten dira berrerabiltzeko eta birziklatzeko, eta pintura eta disolbatzaile hondarrak beste tratamendu baten bidez kudeatzen dira.

Non utzi

Garbigunea

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen