Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Beirazko kolonia-flaskoa

 NON UTZI

Beirazko ontzien edukiontzia

Informazioa

Hondakinen katalogoko beirazko ontziak dira.

Garrantzitsua

Basoak, kopak, pitxerrak, irudiak, ispiluak eta bonbillak kristalezkoak dira eta ezin dira bota beirazko ontzien edukiontzira. Aldiz, kontserba potoak, botilak, lurrin ontziak edo kosmetika flaskoak beirazkoak dira.

Saia zaitez beirazko ontzietako paperezko, kortxo naturalezko, plastikozko eta metalezko atalak kentzen eta bakoitza bere edukiontzian uzten.

Arriskuak eta inpaktuak

Beirazko ontzi bat higaduraren eta agente kimikoen poderioz desegin arte 4.000 bat urte pasatu behar dira. Duela 4.000 urteko beirazko tresnak aurkitu dira.

Naturan botata uzten den beirak mozteko arriskua ekartzen die pertsonei eta animaliei, eta, horrez gainera, sute kaltegarriak eragiten ditu.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Beira birziklatuz beirazko ontzi berriak egiteko behar diren lehengaiak eta energia aurrezten dira:
- Energia kontsumoa %20-30 artean murrizten da, birziklatutako materiala urtzeko lehengaia urtzeko baino tenperatura baxuagoa behar da eta.
- Birziklatzen den kg beirako 1,2 kg lehengai aurrezten da.

Beira birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Airearen kutsadura gutxitzen da. Birziklatzen den tonako 200 Kg CO₂ gutxiago botatzen dira atmosferara.
- Beira gutxiago eramaten da hondakinak kudeatzeko instalazio ez egokietan. Beirazko 3.000 botila birziklatuz gero, 1.000 Kg zabor gutxiago heltzen dira hondakinak kudeatzeko instalazioaetara.

Non utzi

Beirazko ontzien edukiontzia 291 unidades

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen