Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Landare-olioa

 NON UTZI

Garbigunea Olio Edukiontzia Garbigune mugikorra

Informazioa

Hauxe da hondakin honen katalogazioa: sukaldeko olio erabilia, etxeetan sortua.

Garrantzitsua

Ez bota oliorik isurbidetik.

Auto olioa biltzeko berariazko guneak daude; ez da nahastu behar landare olioarekin.

Arriskuak eta inpaktuak

Litro bat landare olio erabili isurbidetik botaz gero, 1.000 litro ur kutsatzen dira. Pertsona batek batez beste 3 litro ur kontsumitzen ditu egunean; beraz, litro bat landare olio erabilik pertsona batek urtean edaten duen beste ur kutsatzen du.

Pertsona batek bataz beste 4 litro olio erabili sortzen ditu urtean; olio hori behar bezala tratatzen ez bada, saneamendu sarera, ibaietara edo ez dira kudeatuko hondakinak kudeatzeko instalazioetan, eta kalte handia egongo die ekosistemei.

Harraskan behera botatzen den olioak hodiak buxatzen ditu, lana ematen die hondakin urak tratatzeko instalazioei eta hiri izurriteak gehitzen ditu, besteak beste.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin hau birziklatzen bada, ingurumenean daukan eragina saihesten da; gainera, erregai fosil konbentzionalen kontsumoa murrizteko aukera ematen du, landare olio erabiliaz diesel motorrentzako bioerregaia egiten da eta.
- Litro bat diesel erregai erabili beharrean litro bat biodiesel erregai erabiltzen den bakoitzean 2,38 kg CO₂ inguru gutxiago botatzen dira atmosferara.
- Dieselak sufre dioxidoa (SO₂) sortzen du; biodieselak, aldiz, ez.

Non utzi

Garbigunea

Olio Edukiontzia 18 unidades

Garbigune mugikorra

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen