Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Txartel grafikoa

 NON UTZI

Garbigunea Berrerabiltzekoen edukiontzia Etxetresna elektrikoen denda Berrerabilpen-etxola Garbigune mugikorra

Informazioa

Hondakinen katalogoaren arabera etxe-erabilerako tresna elektriko eta elektronikoen hondakin txikiak dira.

Garrantzitsua

Ezin dira utzi errefusen edukiontzian. Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non).

Etxetresna elektrikoen dendek etxetik jasoko dituzte tresna elektriko zaharrak, baldin eta xede bererako tresnak erosi badira bertan.

Arriskuak eta inpaktuak

Aparatuen osagaietan elementu arriskutsu asko daude: bateriak, merkuriozko elementuak, olioak, lanpara fluoreszenteak, eta abar. Horiek guztiek osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak diren substantziak dauzkate: kadmioa, merkurioa, nikela eta beruna.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Objektu arriskutsu hauen kudeaketa onari esker substantzia arriskutsu batzuk (merkurioa, litioa eta abar) ingurumenera zuzenean eta kontrolik gabe ez botatzea lortzen da.

Tresna elektriko txiki hauek erabilgarriak badira edo hondakinen kudeatzaileak konpondu ahal baditu, bigarren bizitza ematen zaie. Bigarren bizitza ematerik ez badago, osagai erabilgarriak beste aparatu batzuetarako erabiltzen dira.

Ez aparatuak ez beren osagaiak ezin badira erabili, materialak (beira, plastikoa…) edo metalak (altzairua, kobrea, aluminioa, zinka, metal preziatsuak…) birziklatzen dira eta horrela produktu berriak egiteko erabil daitezkeen lehengaiak lortzen dira, eta horri esker berriztagarriak ez diren baliabide natural gutxiago kontsumitzen dira.

Non utzi

Garbigunea

Berrerabiltzekoen edukiontzia 20 unidades

Etxetresna elektrikoen denda

Berrerabilpen-etxola

Garbigune mugikorra

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen