Etxe animalien gorpuak modu berezian kudeatu behar dira.
Etxeko animalien gorpuak ezin dira bota edukiontzietara, ez landa batean bertan behera utzi, ez lurperatu.
Etxe animalien gorpuak aplikazioan azaltzen diren tokietara eraman behar dira.
Animalien gorpuak modu egokian deusezten ez badira, osasun arazoa sor daiteke; izan ere, hildako animalien gorpuek lurra eta ura kutsatu ahal dituzte eta ondorioz pertsonak eta animaliak gaixotu daitezke.
Beste alde batetik, gerta liteke sarraskijaleak gorpuak lurpetik ateratzea eta ondorioz gaixotasunak eta infekzioak hedatzea.
Animalien gorpuak ondo kudeatzea ezinbestekoa da haien birusak edo gaixotasun kutsakorrak gizakiengana eta beste animalia batzuetara ez hedatzeko.
Albaitaritza Klinika
Animalia-errausketa-labea
Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.
Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen