Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Plastikozko torlojuak

 NON UTZI

Garbigunea

Informazioa

Hondakinen katalogoko plastikoak dira, ontzitzat jotzen ez direnak.

Garrantzitsua

Plastikozko objektu apurtuak (jostailuak, sukaldeko tresnak eta abar) ez dira bota behar ontzi arinen edukiontzira (edukiontzi horia). Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non).

Arriskuak eta inpaktuak

Plastikoak deskonposatzeko 100 eta 1.000 urte inguru behar dira.

Urtero 8 milioi tona plastiko botatzen dira itsasora. Luze irauten duenez eta asko erabiltzen denez, geroz eta plastiko gehiago dago itsasoan.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Plastikozko objektu asko (jostailuak eta osagarriak, esaterako) berriro erabil daitezke eta beren bizitza erabilgarria luzatu daiteke; hala jokatuz gero, etxeetan hondakin gutxiago sortuko dira eta energia eta lehengai gutxiago kontsumituko dira produktu berriak egiteko.

Plastikozko objektuak birziklatuz material berriak lortzen dira:
- Birziklatutako plastikoen nahaskinetatik ateratzen den material nagusia zur plastikoa da. Material hau hiri altzariak egiteko erabiltzen da, beste material batzuen aldean abantailak dauzka eta: esaterako, askoz hobeto jasaten du kanpoko agenteen eragina (ura, eguzkiaren erradiazioa, beroa…) zur arruntak baino. Gehien egiten diren produktuetako batzuk eserlekuak, mutiloiak eta hesiak dira.
- Birziklatutako plastikoaz ehun zuntza ere egiten da, gero jantziak, alfonbrak eta sokak egiteko erabiltzen dena, emaitza oso onekin.
- Birziklatutako plastikoak eraikuntzan ere erabiltzen dira: HDPEzko adreiluak, hodiak, hesiak eta abar.

Plastikoak birziklatzeak beste onura batzuk ere baditu:
- Birziklatzen den materiala plastikoak egiteko erabiltzen bada, petrolio kontsumoa murrizten da, plastikoaren fabrikaziorako lehengaia da eta.
- Plastikoa birziklatzeko prozesuetan ur gutxiago kontsumitzen da plastikoa lehengaiaz egiteko prozesuetan baino.
- Petroliotik ekoizten diren plastikoei gehitu beharreko substantzia kimikoen kontsumoa murrizten da, birziklatutako materialak badauzka eta.

Non utzi

Garbigunea

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen