Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Odolerako lantzeta

 NON UTZI

Osasun zentroa

Informazioa

Hondakin sanitario zorrotzek (xiringak, orratzak, intsulina boligrafoak…) gaixotasunak kutsa ditzakete; horregatik arreta bereziarekin kudeatu behar dira.

Garrantzitsua

Inolaz ere ez dira bota behar errefusen edukiontzira, eta komunetik edo konketatik behera ere ez.

Ondo kudeatuko badira, erabilitako orratzak anbulatorioetan ematen diren ontzietan bota behar dira.

Anbulatorioetan doan eskura daitezke hondakin sanitario zorrotzak gordetzeko edukiontziak.

Arriskuak eta inpaktuak

Erabilitako medikuntzako tresna zorrotzek arrisku hauek sortzen dituzte:
- Behar bezala gordetzen ez diren hondakinak eskuztatzen dituztenak zauritu egin daitezke.
- Hondakinak eskuztatzean ezbeharren bat izanez gero, kutsapena gerta daiteke: germenak, hepatitisa edo HIESa.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Hondakin arriskutsu hauek guztiz suntsitzen dira, gaixotasun kutsatzaileak zabal ditzakete eta. Horrela arriskuak saihesten dira.

Non utzi

Osasun zentroa

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen