Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Hondartzako zurezko palak

 NON UTZI

Garbigunea Berrerabiltzekoen edukiontzia Berrerabilpen-etxola

Informazioa

Katalogoan honela agertzen dira: jokoak edo jostailuak.

Garrantzitsua

Ezin dira utzi errefusen edukiontzian. Berariazko bilketa guneak daude (aplikazioan begiratu daiteke non).

Jokoak eta jostailuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko biltzen dira berariazko guneetan.

Arriskuak eta inpaktuak

Jokoak eta jostailuak berrerabiltzen edo birziklatzen ez badira, alferrik galtzen dira plastikoa, kartoia, metalak eta beste material batzuk, eta ingurumena kutsatzen da.

Gogoratu:
- Kilo bat PVC plastiko daukan jostailu bat errefusen edukiontzira bota eta beste bat lehengaiez egiteak atmosfera 2,09 kg CO₂ botatzea dakar.
- Kilo bat inguru daukan mekano joko bat errefusen edukiontzira bota eta beste bat lehengaiez egiteak atmosfera 1,6 kg CO₂ botatzea dakar.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Ondo dauden jokoen eta jostailuen bizitza erabilgarria luzatu daiteke beste ume batzuei helarazita.

Ezin badira berriro erabili, materiak birziklagarriak birziklatzen dira produktu berriak egiteko erabil daitezkeen lehengaiak lortzeko.

Berrerabilpenari eta birziklatzeari esker:
- Etxeetako hondakinak murrizten dira.
- Joko eta jostailu berriak egiteko kontsumitu beharreko energia eta lehengaiak aurrezten dira.
- Hainbat lehengai erabili beharra saihesten da: petrolioa, burdina, aluminioa, eta abar.
- Laneratzeko enpleguak eta gizarte enpleguak sortzen dira.

Non utzi

Garbigunea

Berrerabiltzekoen edukiontzia 20 unidades

Berrerabilpen-etxola

Aplikazioan erakusten diren helbideak Google Maps-ek emandakoak dira.



Beste hondakin bat kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez hemen